Dantza gizon zein emakumeren oinen marrazkietatik sortutako filma da. 2018an argitaratu zen euskarazko film dokumental hau, Telmo Esnal zinema zuzendariaren eskutik eta Txintxua Films editoraren laguntzaz. Dantza ez-ohiko film bat dela esan daiteke, kontaketa osoa euskal dantza tradizionalen bidez ematen delako; ezpata-dantza, sagar-dantza zein almute-dantzaren bidez besteak beste. Oinen marrazki hauek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen duten metaforak dira, jaiotzetik hil bitarteko ziklo osoaren metafora. Dokumental honek ez du narratzailerik, ez eta protagonistarik ere. Amodioaren inguruan dantzan jardungo dute eta festan daudela ere dantzaren bidez jakinaraziko dute. Pertsonaia guztiek ere eboluzio bat izango dute, zomorro izatetik izurriteak uxatzera igaroko dira, ezkontza bateko senar-emazte bihurtzearekin batera.

Arrakasta handiko ongietorria, eta saritzekoa

2018ko Donostiako Zinemaldian parte hartu ondoren, abenduaren 21ean estreinatu zen lehenengoz zinema-areto komertzialetan. Areto askorentzat gehien ikusitako filma izan zen Donostian, Iruñan edo Gasteizen esaterako eta azken honetako Florida zineman 11 astez jarraian izan zen ikusgai. Dokumental berezi bezain atsegin honek zinema-aretoetan 42.000 ikusle izan dituela kalkulatzen da, eta ikusle kopuru hau handitzeko nahiean beste euskarri batzuetara bideratu dute lana, DVD, Filmin, Rakuten, Vodafone eta Moviestar plataformen euskarrietan dago eskuragai esaterako. Guzti honek errekonozimendu nahikoa eskaini ez badio lanari, aipatu beharra dago Donostiako Zinemaldian Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak (EZAE) bere V. Saria eskaini ziola Dantza filmari, lehiatilan izandako harrakasta aitortu eta kalitate handiko lan original sendoa dela aitortzeko. Ordutik aurrera, hamaika zinemaldi internazionaletan parte hartzeko aukera ere izan du.







Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: