"Objetivo: Washington DC" filmak amaiera ematen dio 2013-an "Objetivo: La Casa Blanca" hasitako trilogiari. Azken film honetan Mike Banning (Gerard Butler) agente sekretuak aurre egin behar dio Estatu Batuen presidentearen aurkako dron eraso bati. Banning-ek erloju-kontra egin behar du benetan presidentea nork eraso duen jakiteko. 

Aurreko bi filmetatik benetan hau ezberdintzen duena Nick Nolte-ren agerpena da. Noltek, Mike Banning-en aitaren papera eginez, filma monotoniatik ateratzen du eta puntu barregarri bat emateaz gain filmari sentimendua gehitzen dio.

Aktoreen zerrenda: Morgan Freeman (Allan Trumbull), Gerard Butler (Mike Banning), Tim Blake Nelson (lehendakariordea), Danny Houston (Wade Jennings), Lance Reddick (Gentry), Nick Nolte (Banning-en aita), Michael Landes (Sam Wilcox)

Arloa: Akzioa

Iraupena: 121 minutu

Estreinaldia: 2019ko abuztua









Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: