Bazkari edota afari baten ondoren, nork ez du gustoko pastel goxo bat amaiera emateko? Postre atsegina eta ezaguna da azenario pastela.



Osagaiak hauek dira: 

- 3 arrautz
- 2 azukre-katilu
- 2 irin-katilu
- Laberako 15g hauts
- Olio-katilu bat
- 4 azenario handi birrindu
- Pastelerako moldea

Prestakuntza:
  • Azenarioak zuritu eta birrindu egingo ditugu.
  • Labea 180ºtan berotuko dugu beste pausu guztiak egiten ditugun bitartean.
  • Hiru arrautzak botako ditugu lehenengo azukre katiluarekin batera. Orduan, dena irabituko dugu.


  • Bigarren azukre-katilua gehituko diogu.
  • Nahasturak ehundura likidoa izan beharko du egokia izateko.
  • Irin-katilu bat eta laberako hautsezko beste katilu bat botako ditugu. Hau iraibatuko dugu eta behin irabiatuta egonda, pausu bera errepikatuko dugu, gure bolean gehituz.
  • Aurreko nahastura egin ondoren, olio-katilua gehituko diogu eta hori baita ere irabiatu beharko dugu.
  • Azenario birrindua gehituko diogu azkenik.
  • Gure moldeari koipea bota eta gero irina gehitu eta zabaldu, gainazal osoa bustiz.
  • Masa osoa moldean botako dugu, labean sartzeko prest.
  • Labekatuko dugu masa 50 minututan zehar. Oraindik ez badago prest, hamar minutu gehiago itxarongo dugu (180ºtan). 

- Bagaude gure postrea jateko prest. On egin!










Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: