Bakailoa pil-pilean Karlos arguiñanoren eskutik ekarrita. Hemengo jaki dastagarria eta oso gomendagarria aurkezten dizuet.


Osagaiak:
  • 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 gramo bakoitzak
  • Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan
  • 8 baratxuri ale oso
  • Kaienako pipermina, mutur bat

Prestaketa:
  1. Bakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean isuriko dugu olioa eta gaineratuko ditugu baratxuri aleak eta pipermina. 
  2. Su eztitan edukiko dugu kazola, baratxuriak potxatzen eta kolorea hartzen hasi direla sumatu arte. 
  3. Su ezti-eztitan, 30 bat minutuan. Atera, xukatu eta gordeko ditugu baratxuriak, olioak kazolan dirauen bitartean. 
  4. Olioa epel dagoela kazolaratuko ditugu bakailao puskak, azala gora, eta ezti-ezti gozatzen utziko ditugu 8 bat minutuan. Sutatik aterako dugu ondoren kazola.
  5. Ongi xukatu ondoan, arestian erabilitakoaren antzeko kazola batean jarriko dugu bakailaoa, baina olio xorta batez »lehen erabilitako olioa bideratuko dugu berriro». 
  6. Kazola su eztitan jarri eta leunkiro eragingo diogu kazolari, arian-arian arrainaren gelatina olioa loditzen joan dadin. Horitu egingo zaigu saltsa. 
  7. Hori lortutakoan, olio epela erantsiko dugu aldiro, eta maionesa baten moduan landuko dugu pixkana-pixkana olio-saltsa, pil-pilean betiere. Ongi oratu behar dugu saltsa, baina arras loditu gabe. 
  8. Aurrez konfitaturiko baratxuriak pusken gainean ipini eta mahairako prest edukiko dugu bakailaoa.


Sukaldariaren aholkuak: 
Bakailaoa prestatzeko gakoetako bat, bakailaoaren beraren kalitateaz gain, ongi beratzea da, ongi gezatzea. Ahal dela, hozkailuan egingo dugu. Bakailaoa ur hotzarekin sartu eltze batean. Ura, gutxienez, bakailaoa halako hiru izan dadila.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: