Gaurkoan, Karlos Arguiñano sukaldariaren eskutik berenjena beteak izango ditugu. Errezeta oso erreza eta edozein osagairekin bete eta nahasi zenezake.



OSAGAIAK:
  • 2 berenjena
  • 2 oilasko bular (edozein haragi, barazki... erabil genezake)
  • 100 gr. gazta
  • 1 tipula
  • 2 baratxuri-ale
  • 1 irin kolairakada
  • 1/2 esne edalontzi
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltz

PROZESUA:
  • Lehenik eta behin, berenjena ondo garbituko dugu. 
  • Berenjenari punta moztu eta luzeeraren arabera erditik irekiko/moztuko dugu. Berenjena ireki ondoren, berenjenaren haragian ebaki batzuk egingo ditugu.
  • Berenjenaren haragiaren gainean gatz pixkat botako dugu, baita oliba-olio koilaratxo erdia ere. Hori egin ostean, labean sartuko dugu 15 minutu inguru 180ºC-tara.
  • Berenjena errea dagoenean, koilara baten laguntzarekin berenjaren haragia kentzen joango gara eta gero, haragi hori zati txikietan moztu eta gorde egingo dugu. Berenjenaren haragia ere berenjena betetzeko erabil genezake.
  • Bestalde, tipula eta baratxuria moztu egingo dugu. Hori egitean, zartagi batera bota eta olio edalontzi batekin eta gatz pixka bat botako diogu.
  • Oilasko-bularrak garbitzen eta mozten joango gara. Ondoren, zati txikietan moztu eta zartagira botako dugu tipula eta baratxuriekin batera, baita piperbeltz pixkat ere.
  • Irin koilarakada gehitu eta egosten utzi. Esne pixkat eta berenjenaren haragia ere bota. Horren ostean, 2-3 minutuz egosten utzi.
  • Berenjenak bete.
  • Ahal bada, gazta birrindua erabili eta bestela, gazta zatitu eta berenjena bakoitzaren gainean jarri.
  • Labera sartu eta 2-3 minutuz or eduki gazta gratinatu dadin.
  • Hori guztia egitean... PREST EGONGO DA, ON EGIN!!!
 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: