BERRI TXARRAK-ek 'FAQ' kantuaren bideoklip berria aurkeztu nahi digu. Abestia Ross Robinsonek (The Cure, Slipknot, At The Drive-In...) ekoiztutako 'Haria', taldearen 7. estudio lanetik aterea da eta Matt Sharp (The Rentals, Weezer) musikariaren kolaborazioa dakar ahotsetan. 'FAQ'-ek erantzunik gabeko hainbat galdera pertsonal biltzen ditu; batere erosoak ez direnak baina aldi berean kantu perfektuaren bila jarraitzeko ezinegon puntu beharrezkoa sortzeko gai direnak. Bideoklipa, ohiko moduan, Ibon A. Totorikak zuzendu du (taldearen azken klipez gain "Zertarako Amestu" dokumentalaren zuzendaria ere bada).

Hauek dira beraien sare sozialak: Instragram, Twitter, Youtube eta Spotify .


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: