Txikitatik oroimenean edonork izan dezaken postrea da bizkotxoa. Gaurkoan, betiko errezeta izango dugu Nafarberrin, gure amonak eta seguraski zure amonak ere erabiltzen zuen errezetarekin.

Osagaiak:

  • Jogurt natural bat
  • Jogurtaren edukiontzia erabiliz olio pote bat
  • Jogurtaren edukiontzia erabiliz 3 azukre pote
  • Jogurtaren edukiontzia erabiliz 4 irin pote
  • 4 arrautza
  • Legami zorro bat

Osagai guztiak gure esku ditugunean, denak irabiagailu batean sartuko ditugu eta ondo ondo nahastu. 
Dena masa uniforme batean dugunean molde batera pasatuko dugu. Molde hori, aurrez gurinarekin pasata eduki beharko dugu eta gainetik irin pixka batekin bizkotxoa labean dagoen bitartean ez itsasteko. 
Gure masa moldean dugula, labera sartuko dugu 170º C-ra 35 minutuz. Denbora hau amaitzean kontu handia izan behar dugu labetik ateratzerakoan. 




Ni egiteko kapaz izan banaiz, zu ere noski izango zarela! Igo zure bizkotxoaren argazkia sare sozialetara Nafarberri aipatuz. Gozatu! 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: