En Tol Sarmiento (E.T.S) talde arabarraren historia 2005. urtean hasi egin zen baina ez zuten 2008. urtera arte lehenengo diska argitaratu Vendimia Seleccionada izenpean. Haien musikak hainbat genero biltzen ditu, ska-rock-a, reggae-a eta punk-rock-a ere.

Hasiera gogorra izan zuten, izan ere, hainbat alditan birmoldatu behar izan zuten taldea haien musikari erritmo gehiago emateko. Hasieran abestiak bertsionatzen hasi ziren baina geroago, taldea eboluzionatuz joan zen eta abesti propioak sortzen hasi ziren. Zein Erraza abestia 2018ko ekainean argitaratu zuten eta honekin Nafarroako talde garrantzitsuenetako bat dela egiaztatu egiten du musikaren kalitateagatik baina baita ere bideoclip-a egitean erabilitako baliabide teknikoak eta kalitatea ikustean.

En Tol Sarmientok egindako maketa bat eta hiru disko argitaratu dira:
  • Vendimia Selecionada (2008), ska-punk-rock estilokoa.
  • Hacia la Luna (2012), ska-rock estilokoa.
  • Zure Mundua (2014), ska-reggae-rock estilokoa.
  • Beldurrik ez (2015), rock-ska estilokoa.
  • Ametsetan (2017), Gasteizko jaietan grabatutako zuzeneko diska
Hauxek dira haien sare-sozialak:

                Twitter: E.T.S

                Instagram: E.T.S

                Facebook: E.T.S

                YouTube: E.T.S

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: