Gaurkoan, oilasko eta barazkia duten taloak egiten ikasiko ditugu. Osasuntsua eta egiteko erraza den platerra da. Ordu betean egin ahalko dugu ondorengo osagaiak eskuratuz. Nire kasuan ia produktu guztiak KM0 izango dira, hau da, ortutik sukaldera. 4 pertsonarentzako pentsatutako errezeta izango da. 

OSAGAIAK:
- 2 piper: gorria eta berdea
- 1 kipula
- 3 berakatz atal
- Tomatea
- Oilaskoa 
- Oliba Olioa
- Gatza
- Taloak
- Pimienta apur bat

PROZESUA:
  1.  Lehenik eta behin, berakatza, ipula, piperrak eta oilasko fileteak zati txikietan moztu.
  2.  Oliba olioa sartakinara bota eta berotzen jarri. Komeni da sua intentsitate altukoa izatea lehenengo minutuetan.
  3.  Ondoren, oilasko fileteei gatza bota, eta sartakinan nahastu barazkiekin batera.
  4.  Hasi nahasten guztia. Ez jarri suaren maila oso altu, bestela itsasi egingo da.
  5.  Behin dena ondo eginda dugunean, tomatea bota.
  6. Beste sartakina batean taloak berotu eta guztia prest izango duzu. 
  7. On egin!



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: