Aste Santuko postrea ohi dira, baina, urteko edozein ere jan daitezke erroskilak. Ordu erdi besterik ez da behar lau lagunentzako erroskilak egiteko, eta hauexek dira behar diren osagaiak:

  • 400 gramo irina
  • Arrautza bat
  • Koilarakada bat legamia
  • Bi koilarada anisa
  • 150 gramo azukre
  • Hiru koilarakada glass-azukre
  • Lau koilarakada esne
  • Lau koilarakada olio
  • Frijitzeko nahi adina olio
Behin osagai guztiak edukita, sukaldatzeko ordua da. Hasteko, ontzi baten arrautza, olio, esnea eta anisa nahastu. Behin osagai horiek nahastuta edukita, gehitu azukrea eta legamia eta segi irabiatzen. Horren ostean, gehitu pixkanaka-pixkanaka irina orea eratu arte. Behin orea sortuta, moztu hamar bat zentimetroko zatiak erroskilak egiteko, horretarako elkartu bi muturrak borobila sortzeko. Hori egin eta gero, zartagin batean erroskilak frijitzeko olioa su ertainean berotu eta erroskilak frijitu puzten direnera arte, behin erroskilak puztuta, igo sua erroskilak gorritu arte. Erroskilak zartaginetik atera eta sukaldeko paperean jarri olioa xurgatzeko, hori eta gero, bota glass-azukrea gainetik. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: