Gaur egun zeinek ez du inoiz mueslia frogatu edota hitza entzun? Oso zaila, egungo gizartean zeinetan produktu eta elikadura "healthy"-ak modan jarri diren eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu diren. Hori dela eta, gaurkoan etxean mueslia zelan prestatu ekarri dizuet.
 Osagaiak:
  • Olo-maluta katilukada (avena)
  • Gari-maluta katilukada
  • Fibra zereal-en katilukada
  • Fruitu lehorrak (bakoitzak nahi dituenak jarri dezala)
  • Fruta lehorra katilukada bat
  • 3 ezti kollarakada
  • Baso bete ur
Elaborazioa:
  1. Frutak moztu 
  2. Frutak deshidratatu: horretarako aurretik moztu ditugun frutak labean sartzen ditugu 50-60º haizegailuarekin.Eta bertan uzten ditugu deshidratatuta daudela ikusi arte.
  3. Bitartean, katilu baten gainontzeko osaiak nahasten ditugu.Ura izan ezik.
  4. Behin osagaiak katiluan nahastuta ditugula, ura botatzen diogu. Saiatu behar gara osagai denak ondo nahasten haien artean, hórrela ziurtatuko gara zapore egokia izateaz.
  5. Bukatzeko, osagaiak nahasi ditugun katilua hartu eta labeko altzairuzko erretiluan jartzen dugu, ondo zabalduta. Behin hórrela daukagula, labean sartuko dugu 160º eta 20-30 minutu artean. 5 minuturo labea zabalduko dugu ikusteko mueslia ez dela erre eta pizkat mugitzeko dena ondo txigortu dadin. 
  6. Eta listo, badaukagu prest jateko! Mueslia edozerrekin konbinatu daiteke:
Cómo hacer el MUESLI CASERO perfectoHona hemen bideotxo bat ikusteko zelan egiten den pausoz pauso, guztiz argi geratu baldin ez bada: 
Noski, hau ez da mueslia egiteko modu bakarra, milaka daude! On egin!
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: