Gazta tarta marrubiekin Karlos Arguiñano eta Eva Arguiñanoren eskutik. Udarako oso aproposa.










Osagaiak (6 pertsonentzat):

- 200g gazta
 - 12 gaileta
 - 50g azukre
 - limoi erdiko zukua
- 100g nata
- 50g gurin
- 400g marrubi
- Mentazko hostoak



Prestaketa: 
1. Urtu gurina bol batean, txikitu gailetak eta gurinarekin nahastu.

2. Nahasketa kristalezko 6 ontzietan banatu.

3. Eskuarekin presionatu eta hozkailuan sartu gogortu arte.

4. Bi marrubi oso gorde eta besteak zati txikietan moztu eta zartagin batean jarri azukre eta limoizko zukuarekin. Sukaldatu 5 minututan eta bol batean jarri.

5.  Bigundu gazta mikroondasean eta marrubien bolean nahastu natarekin batera. Gaileten ontzietan banatu.

6.  Gorde ditugun bi marrubiak xaflatan moztu. Eta ontziak apaindu marrubo horiekin eta mentazko hostoekin.


Aholkua:
Marrubien zurtoina ez moztu garbitu baino lehen, bestela ura sartuko da.








Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: