Zea Mays 1997 urtean Bilbon sortutako euskal taldea da, eta rock eta pop generoen artean mugitzen da hauen musika. Lau dira taldekideak: Aiora Errenteria (ahotsa), Ruben Gonzalez (baxua), Asier Basabe (bateria) eta Iñaki Imaz (gitarra).





1997 urtean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten 7 kantuz osatutako lanarekin eta sariak Euskal Herrian zenbait kontzertu eskaintzeko aukera eman zien. Urte bat beranduago Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten eta urte berean, 1998n, euren lehen diskoa grabatu zuten Gor diskoetxearekin, Zea Mays. Beraien bigarren diskoa 2000 urteko martxoan atera zuten, Elektrizitatea izenekoa eta Euskal Herriko diskorik onenaren saria irabazi zuen urte hartan. 

Hirugarren diskoa 2003 urtean grabatu zuten, Gaztelupeko Hotsak diskografikaren eskutik, eta Harrobian izan zen honen izena. Hurrengo albuma Sortuz, grabitatearen aurka izan zen (2005) eta orduandik 2016 urtera arte egon dira bi-hiru urtean behin album berriak kaleratzen.


Diskografia:


  •  Zea Mays (1998)
  • Elektrizitatea (2000)
  • Harrobian (2002)
  • Sortuz, grabitatearen aurka (2005)
  • Morphina (2007)
  • Era (2011)
  • Da (2013)
  • Harro (2016)

Taldea hobe ezagutu dezazuen beraien lehen albumeko abesti bat dakarkizuet, Itsasoa.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: