Negua iristear dago eta hotza pasatzen dugun egun horietan asko eskertuko dugu pure edo krema bat gorputzean sartzen badugu. Kalabaza-krema oso atsegina eta mundu guztiak gustoko duen errezeta da. 




Erabiliko ditugun osagaiak:

  1. 250g kalabaza
  2. tipula bat
  3. jengibre zati bat
  4. Porru erdia
  5. Gatza eta piperbeltza
  6. Barazki salda (edo ura)
  7. koko esnea

Prestakuntza


  • Lapiko batean olio pixka bat jarri, tipula eta porru erdia zatitu (ez zatitu asko) eta lapikora bota. 
  • Bitartean, jengibre zati bat zatitu eta zuritu, berdina kalabazarekin eta prest dituzunean lapikora bota. Barazkiak behin lapikoan dituzula gatza eta piperbeltz pixka bat gehitu. Utzi barazkiak frijitzen lapikoan. 



    • Kolore pixka bat hartu dutenean barazki salda botatzeko unea iritsi da, hau ez baldin badaukazu ura erabili daiteke. Salda barazkiak estali arte bota, eta sukaldatzen utzi 15 minutu inguru. 


    • Barazkiak sukaldatu egin direnean birrindu egin behar dira. Birringailu bat erabili eta minutu batzuk eskaini prozesu honi. Koko esnea gehitzeko unea da. Birringailua erabiltzen duzun bitartean esnea gehitu gutxinaka emultsionatzeko. 





    Kalabaza-krema prest dago. Olio-zurrusta edo gatz eta piperbeltz pixkat bota dezakezu gainetik. Erraza, azkarra eta osasuntsua!








    Axact

    Nafarberri

    Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

    Egizu iruzkina:

    0 comments: