2010ean sortutako punk talde honek jarraitzaileen gorakada nabaria bizi du azkeneko urteetan. Kaleko Urdangak Biru, Moto, Ekaitz eta Beñat izeneko lau lagunek osatzen dute, eta skinhead kulturatik datoz. 2012an "Nafarroa 1512-2012 Punk Oi! Doinuak Gure historia gogoratzen" diskan parte hartzera gonbidatu zuten taldea, eta proiektua Maya-Amaiurren aurkeztu zen, herri honetan egon baitzen espiniar armadaren aurka borrokatu zuen eta Nafarroako erresumari leialtasuna agertu  zion azkeneko gaztelua.



Kaleko Urdangak kaleratu duen azkeneko proiektua Agur eta Ohore abestia da, 2019ko uztailean, baina 2018ko irailean 'Nortasuna' diska kaleratu zuten, eta diska irekitzen duen abestia, baita Nortasuna izena duela, taldearen abestirik arrakastatsuena da. Abesti honek baserriko bizitzaren nostalgia eta honen eta kaleko bizitzaren arteko oreka agerian uzten du.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: