Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Milaka forma daude prestatzeko, jendeak nahi duena gehitzen dio (txorizoa, piperra, gazta...) baina  hoberena beti gure amarena izango da. Sei lagunentzako gantz gutxiko patata-tortilla bat egiteko gehienez 30 minutu behar dira eta hauxe behar da:

Osagaiak:

  • Lau patata
  • Bost arrautz
  • Bi tipula
  • Bost goilarakada oliba olio
  • Gatz apur bat

Argazkia: Asier Herrero (CC by)

Prestakuntza:

Patata tortilla ederra egiteko lehenik eta behin zuritu patatak eta zati txikietan moztu. Berdin egin tipulekin eta plater berean jarri. 

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Horren ostean, zartagin ertain batean oliba olioa bota eta berotzen utzi.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Olioa berotzen den bitartean moztutako patata eta tipulari gatz apur bat bota. Tentsio altua izanez gero, gatzik gabe hobeto.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Olioa bero dagoenean moztutako patata eta tipula bota zartaginera.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Patatak eta tipulak frijitzen diren bitartean katilu batean bost arrautzak irabiatu.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Noizbehinka mugitu zartaginean dauden patatak eta tipulak, erre ez daitezen.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Behin patatak eta tipulak frijituta daudenean, arrautzak dauden katilura bota behar ditugu. Pausu honetan funtsezkoa da zartaginetik katilura pasatzerakoan bitsadera bat erabiltzea oliba olioa ondo kentzeko eta modu horretan kaloria gutxiago izateko.

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Arrautzak, tipulak eta patatak ondo nahasita daudenean berriz ere zartaginera bota.

 Argazkia: Asier Herrero (CC by)

Argazkia: Asier Herrero (CC by)


Arrautzak gatzatuta daudenean tortillari bira eman behar zaio eta horretarako estalki bat erabiliko dugu. Gero, berriz ere zartaginean sartuko dugu, beste aldetik ere egin dadin

 Argazkia: Asier Herrero (CC by)

Argazkia: Asier Herrero (CC by)

Azkenik, plater dotore batean jarri, familiarekin edo lagunekin eseri eta on egin!

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: