Halloween festa gerturatzen doan heinean, postrerako egin dezakezuen bizkotxo goxo eta dibertigarri batekin natorkizue. Kuiak oso famatuak dira Halloween garaian, etxe atarian jartzen baitituzte Halloween zaleek dekorazio modura. Beraz, kuia bat gorde sukalderako, postre ezin hobea egin dezakezulako! 

OSAGAIAK:
  • 300 gr. Kuia azalik gabe
  • 300 gr. Irin
  • 300 gr. Azukre
  • 4 Arraultza
  • 100 gr. Gurin
  • 15 gr. Royal Legamia
  • 1 Koilarakada kanela hauts
  • Azukre birrindua
PROZESUA
  • Kuia moztu eta xehatu. Jarraian irabiagailu eletriko batekin irabiatu pure tankera eduki arte. 
  • Gurina urtu eta epeltzen laga.
  • Katilu batera bota arraultzak eta azukrea eta ondoren irabiatu  lau minutuz, gutxi gora behera, kolore zurizka eta espumosoa geratu arte. 
  • Beste katilu batera bota irina, kanela hautsak, legamia, gurina eta lehenengo pausuan egindako kuia purea. Nahastu dena ongi, nahasketa homogeneoa izan dadin.
  • Azken katilu honetara, hirugarren pausuko arraultzak eta azukrea gehituko dizkiogu. Ondoren iIrabiagailu elektrikoarekin nahasi. 
  • Bizkotxoaren moldea gurinez igurtzi eta azken pausuan eginiko masa isuri. 
  • Labea aurrez berotzen jarri 180º-tara. Sartu bizkotxoa labean eta eduki bertan 50 minutuz, gutxi gora behera. 
  • Behin 30 minutu igarota, aluminiozko paperez estali. Gainbegirada bat eman noizean behin. Kontuz ibili ez dadin erre! Eginda dagoela uste duzunean txotx bat sartu bizkotxoari eta lehorra irtetzen bada txotxa eginda dagoela esan nahi du.  
  • Hozten utzi eta atera moldetik. 
GEHIGARI MODUAN
  • Gainekaldea moztu diezaiokezu bizkotxoari leuna gera dadin. Ondoren Kuia formako txantiloi batekin Halloweenerako marrazki bat egin diezaiozuke. Horretarako jarri txantiloi gainean eta ondoren azukre birrindua bota gainetik. Txantiloia kentzerakoan marrazki jostagarri bat izango du. 
ON EGIN!


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: