Sukaldaritzan hasiberrientzat errezeta hobezina dakarkizuet, ordubetean amai dezakezuen plater goxo eta erreza. Izan ere, jankideak txunditurik uzteko errezeta horietako bat da hau. Beraz, har ezazu boligrafo eta papera, eta sukaldatzeari ekin!

Osagaiak
- Legatza
- 5 Patata
- Kipula 1
- Gatza
- Oliba Olioa
- 3 baratxuri ale
- Perrexila







Prestakuntza (Ordu 1)


Hasteko, labea aurrez berotzen hasiko gara 260º-tan. Bigarrenik,  patatak zuritzeari ekingo diogu; eta jarraian, horiek garbitu eta xerratan zatituko ditugu.


Ondoren, kipulari ekingo diogu, juliana eran zatituz.




Esandakoa eginda dugularik, patata eta kipula zatiak ontzi batean sartuko ditugu; segidan, oliba olioz bustitzeko. Kantitateekin arazoak dituzten guzti horientzat, kontuan izan patatek oliba asko xurgatzen dutela; beraz, beldurrik gabe isuri! Oliba jariatu ostean, gatz dezente bota, osagaiak ongi nahasi eta ontzia labera sartuko dugu 30 minutuz, 180º-tan. 



Ordu laurden pasata, labea ireki eta koilara batez baliatuz, ontziko osagaiak nahastuko ditugu.
Behin ordu erdia igarota, ontzia labetik guztiz atera gabe, legatza barruratuko dugu, patata eta tipulen gainean jarriz. Labea berriz itxi aurretik, arraina gatz-puntuan jarriko dugu. Ondoren, legatza 10-15 minutuz izango dugu labean.
Legatza egiten den bitartean, zartagin bat hartu eta berriz ere, oliba olioa isuri egingo dugu. Berotzen denean, baratxuriak erantsiko ditugu, olio erre hura legatzaren gainetik isurtzeko.




Legatza eginda dagoelarik, perrexila gainetik bota eta errezeta prest izango duzu! On egin!














Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: