Zerbait soldeatu beharra izan, eta horretarako baliabideak lortzeko arazoak dituzu edo izan dituzu noizbait? Hona hemen, bada, nola egin!

(Bideoa postaren amaieran; 0:22tik 1:20ra)


Behar-beharrezko materiala:

-Txiskeroa (botoiarekin dena, hobe)
-Goma elastikoa
-Espadatrapoa
-Klip bat
-Alikateak

Espadatrapuarekin pare bat buelta emango dizkiogu gure txiskeroari, gainetik jarriko dugun klipa hobe heldu dadin. Klipa hartuko dugu ondoren: ohiko forma desegin, luzeetara jarri eta erditik doblatuko dugu.

Alikateekin gogor eutsiko dugu klip doblatua, eta txiskeroarekin su emango diogu gainetik duen plastikoa kentzeko. Berezko kolorean geratzean, txukun garbituko dugu.

Klipari itsasiko diogu ondoren. Bideoan ikusten den bezala, espadatrapoa baliatuko dugu horretarako. Jarraian, goma elastikoarekin txiskeroaren botoia tentsionatuko dugu txiskeroaren beheko partearekin.

Eta listo! Txiskeroari su ematen diogunean, kliparen goiko parteak hartuko du su eta soldeatzeko prest egongo da.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: