Ken Zazpi taldearen azkeneko diskoaren abestietako bat da "Oihu Loreak". Phoenicoperous diskoak keinu berezi bat egin nahi izan die errefuxiatuei, eta pertsona guzti horiek bizitzen dituzten injustiziei oihartzuna eman nahi izan dio taldeak abesti honekin. Omenaldi abesti bat dela esan daiteke baina dudari gabe, eta onartu beharra dago, salaketa sozial eta politiko baterako sortua izan den abestia dela. Publiko zabal batek txalotutako lana izan da, taldearen jarraitzaile guztiek gogoko duten abesti berria.



 Oihu Loreak, bideoklipa





Errefuxiatuei ohore egiten dien kantuaren letra

Basalore gorriak oihu
gerra hurrun batetik oihu zatoz
su ertzetik oihu
Desertuko loreak oihu
bere azken hatsetik oihu zatoz
munduari oihu

Sutan dauden loreak egin oihu
sutan dauden loreak egin oihu
Egunsentiko lore zauritu
zure eskuak nork erre ditu
zure oihuak nork ito ditu
sutan dauden loreak egin oihu
Egi hurrun puztuek oihu
eztarriak urratuz oihu zatoz
ur ertzetik oihu
Lanpedusa loreak oihu
itsas lami galduei oihu zatoz
munduari oihu
 Ito dira loreak egin oihu
ito dira loreak egin oihu
Egunsentiko lore zauritu
zure eskuak nork erre ditu
zure oihuak nork ito ditu
 Sutan dauden loreak egin oihu
sutan dauden loreak egin oihu
sutan dauden loreak egin oihu

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: