Hiru lagunentzat bazkari edo afari ederra: bertako produktuekin eginiko porrusalda.

HIRU PERTSONENTZAKO OSAGAIAK

  • 3 porru
  • 3 tamaina handiko edo 4 tamaina ertaineko patata
  • 3 azenario
  • Baratxuri 1
  • Oliba olioa
  • Gatza 


ERREZETA

-Patatak zuritu, garbitu eta zatitu zati ez oso handi eta ez oso txikitan.

-Azenarioekin ere berdin: zuritu, garbitu eta zatitu.


-Porruei ekingo diogu ondoren. Goiko parte berdearen zati gehiena kenduko diogu, ximelduta egoten baita sarritan. Ez guztia dena den, zuritik gertuena dagoena jangarria baita. Garbitu egingo ditugu ondoren. 

-Behin ganoraz garbituta, zatitu egingo ditugu.

-Ja funtsezko osagaiak prest izanda, gure presio-eltzea hartuko dugu. Olioz bustiko dugu, tanta batzuekin baino ez. Hala, ondoren, baratxuri alea zuritu eta oso-osorik jarriko dugu bertan, sua topera jarriz.
-Baratxuria bereak emanda denean eltzetik aterako dugu, eta patata eta azenario zatiak sartuko ditugu.


-Hiruzpalau minuturen ostean, porru zatiak gehituko dizkiogu. Minutu bat edo biz horrela utziko dugu eta, jarraian, urez beteko dugu eltzea (eltzearen 3/4 beteta, nahikoa). Gatza botako diogu ondoren, nahi beste.
-Sua topera mantendu eta estali egingo dugu. Egosten, orotara, 20 minutu inguruz edukiko dugu.
-Prest daukagu jateko! Nahi izanez gero, purea ere egin dezakezu.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: