Skabidean, ska, reggae eta rocksteady musika talde iruindarra da. 2012.urtean bideari ekin ziotenetik, 200 kontzertutik gora eskaini dituzte. 2019. urtean berritze  prozesu baten ostean,  taldeari 3 emakume atxiki zitzaizkion eta horrek, izenean ere eragina izan zuen. Izan ere, gaur egun, Skabidean Taldea izandakoa, "Skabidean & The Black Birds" bezala ezagutzen dugu.


Egunera arte bi diska kaleratu dituzten arren (Skabidean eta Bideak Darrai), The Black Birds taldearekin batera abesti berriak sortu dituzte (Hamaika gara...). Sare sozialei dagokienez, musika talde iruindarrak presentzia handia du horietako hainbatetan: Facebook,  Twitter , Instagram eta Youtube -en besteak beste.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: