Stellar kode irekiko protokolo deszentralizatua (XLM), kriptomoneten transferentziak egiteko aukera ematen duen protokoloa da. Honen xedea da edozein moneta bikoteren arteko mugaz gaindiko transakzioak erraz, azkar eta modu seguruan egitea.

Protokolo honen garapena, irabazi asmorik gabeko erakunde batek sustatzen du,  Stellar Development Foundation-ek. Bere unitate monetarioa Lumen deitzen da, eta sare honen jatorrizko kriptoaktiboa da.

Blockchain hau, Bitcoinena ez bezala, ez dago diseinatuta ordainketa zuzeneko bide gisa erabiltzeko. Kasu honetan, moneta bihurketa bitartekari izateko diseinatuta dago.

Stellar XLM proiektua, 2014ean hasi zuen Jed McCaleb-ek Joyce Kim abokatuaren laguntzaz. 2015eko urtarrilean jada 300 mila erabiltzaile kontu zeuden erregistratuta bere plataforman. Gainera, bere merkatu kapitalizazioak 15 milioi dolar gainditu zituen.







Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: