Swedish House Mafia DJ hirukote suediarrak 2010ean argitaratu zuen One , haien abesti arrakastatsuenetariko bat. Haren arrakasta ikusita, bertsio bokal hau argitaratzea erabaki zuten, One (Your Name) Pharrell Williams kantariaren kolaborazioaz, eta musika elektronikoaren enblema bihurtu zen. Gaur egun, Tomorrowland musika elektronikoaren Europako festibalik garrantzitsuenak bere Top 1000 abestien zerrendan lehenengo postuan mantentzen du.

Swedish House Mafia taldea hiru DJ famatuek osatzen dute: Axwell, Sebastian Ingrosso eta Steve Angello. Estocolmon ezagutu ziren eta 2009an hasi ziren hirukotean lan egiten. Haien Progressive House musikaz munduan ospe handia lortu zuten, baina 2013ko martxoaren 24an, haien azken aktuazioa egin zuten Miamin. Hirukotea banatu egin zen bueltako datarik gabe, legatu handi bat utziz eta haien mitoa handituz.

2018ko martxoaren 25ean ezustea gertatu zen agertoki berberean, Miamin. Taldeak bere buelta konfirmatu zuen zuzeneko set zoragarri batekin. Gaur egun munduan zehar bira egiten ari dira, 2013 aurretik argitaratutako abesti arrakastatsuekin eszenatokietara bueltatzen.

Twitter: @swedishhousemafia
Instagram: @swedishousemafia
Spotify: Swedish House Mafia




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: