"Take on me" norvegiako A-ha musika taldearen abestia da. 1985. urtean argitaratu zuten Hunting High and Low izeneko diskoan. Musika taldea hiru pertsonaz osaturik dago: Morten Harket (abeslaria), Magne furuholmen (teklatuko bajista, koroak, eta sintetizatzailea) eta Pål Waaktaar (kitarrista, abeslaria eta erritmo kaxa). 


Arrakasta handia izan zuen abestiak mundu mailari dagokionean, izan ere, hainbat herrialdetako musika listetan lehen eta bigarren postuak lortu zituen, Irlanda, Japon eta Estatu Batuetan besteak beste. Gainera kantak sei sari irabazi zituen, eta 1986ko MTV Video Music Awards-etarako hautagaietako bat izan zen. PopMatters aldizkariari esker, one-hit wonders kontsideratuak izan dira, hau da, kanta bakar bati esker famatu bilakatu diren musika talde moduan. Bestetik, 2009ko Spellemannprisen sarietan, azken 50 urtetan Norvegian izan den abestirik arrakastatsuenaren saria jaso zuen.








Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: