Orrazkera praktikoak izateko ez da diru askorik behar, galtzerdi baten laguntzaz halakorik sortu daitekeelako. Hona hemen horren adibide garbi bat:

Material zerrenda:
  1. Galtzerdi bat (potoloa bada, hobe)
  2. Artaziak
  3. Ileko goma bat

Trikimailua, urratsez urrats:
  1. Galtzerdi bat hartu, eta punta moztu.
  2. Kiribildu egin behar da galtzerdia, donuts itxuran.
  3. Mototsa normala egin, nahi den altueran ileko goma erabilita.
  4. Behin mototsa eginda, ilea donutsean sartu.
  5. Donutsa eta ilea, biak batera kiribiltzen joan behar da: hatz puntekin bultza ilea donutsaren barruan gera dadin
  6. Hasierara iristean, ile guztia donutsaren barruan geratu dela frogatu eta ondo helduta dagoela: mugitu burua bi aldetara eta beharrezkoa bada urkilarenbat jarri daiteke.

Trikimailuaren urratsak, iruditan:









Bideoa osorik:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: