Txokolatezko bizkotxoaren errezeta dakarkizuet gaur; sinplea eta nahiko azkarra da, eta ez du zailtasunik. Animatu eta probatu!

OSAGAIAK: 


  • Yogur naturala (125 gr)
  • 3 arrautza
  • Irina (yogur tamainako bi edalontzi)
  • Kakaoa (edalontzi bat)
  • Azukrea (edalontzi bat eta erdi)
  • Olioa (edalontzi erdi)
  • Legamia (16 gr)
  • Gurina



NOLA PRESTATU: 


  1. Labea berotzen hasi180 graduan, masa egindakoan prest egon dadin. 
  2. Bota arrautzak eta azukrea bol handi batera eta nahastu.
  3. Gehitu yogurra eta olioa bol berdinean eta dena nahastu.
  4. Jarri koladore handi bat bol gainean eta irina eta legamia bota kontu handiarekin. Gero, ondo nahastu dena.
  5. Bota kakaoa eta ondo nahastu masan integratu arte.
  6. Gurina labean sartuko dugun moldean botatzeko eta bizkotxoa bertan ez pegatzeko erabiliko dugu.
  7. Nahasketa moldera bota eta 180 graduko temperaturan sukaldatuko dugu 30 minutuz.
  8. Denbora pasatakoan, labetik atera eta kanpoan utziko dugu ordu erdi gutxienez. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: