Izenari erreferentzia egingo dioten bi faktore ditu errezeta honek: koloreak eta zaporeak.

Errezeta konbentzionaletatik haratago, gehiegi korapilatu gabe eta 3 osagaiekin sortutakoa, besterik gabe.


Osagaiak (15 Unitaterentzat):
  • Bi hostore
  • 100 gramo urdaiazpiko
  • Arrautza bat 

Egiteko era, 14 urratsetan:
  • Edozein urrats eman aurretik, lehenik eta behin eskuak garbitu eta lehortu behar dira.
  • Hurrengo urratsa, gure errezetaren lehenengoa, hostorea ireki eta ondo zabaldu edalontzi baten laguntzaz edo masak zabaltzeko erabiltzen den sukaldeko tresnaren laguntzaz. 
  • Jarraian, urdaiazpiko zatiz tapatuko dugu hostorea.
  • Gero, urdaiazpiko kapa horren gainean zabaldu bigarren ostorea bat, aurreko guztia estaliz.
  • Gaineko hostorea ondo zabaldu. Horretarako, edalontzi bat balia dezakezu edo halako masak zabaltzeko balio duen sukaldeko tresna. 
  • Lauki forman geratu zaizkigun hiru pisuak tiretan moztu behar dira. Tirak nahi eran moztuko dira, finagoak edo zabalagoak norberaren gustuaren arabera. (Oharra: finegiak egitea ez da komeni, aurrerago makila apurtu daitekeelako)
  • Tiretan ebaki ondoren,  tira bakoitza kiribildu behar da eskuekin kontu handiz. Kiribildutako makil bakoitza labeko erretiluan jarri.
  • Aurrerago erabili ahal izateko, labea berotzen jarri behar da 180 gradutara.
  • Hurrengo urratsean arrautz bat irabiatu behar da, txuringoa eta gorringoa, biak batera. 
  • Ondoren, arrautz irabiatu hori zabalduko dugu moztu berri ditugun makiletan. Egokiena sukaldeko pintzela erabiltzea litzateke, baina goilara sinple batekin ere lan egin daiteke.
  • Pauso hau aukerazkoa da: makilak arrautz irabiatuaz busti ondoren,  hazirenbat gehitu daiteke arrautzari esker itsatsita geratuko baitira, hala nola pipak, sesamo haziak... baina hau nahi eran, eta gehigarri gisa.
  • Dagoeneko nahikoa berotu den labean sartu behar dira arrautzez bustitako makil kiribilduak, 180 gradutan 10-15 minutuz beratzen egon daitezen. Denbora eta tenperatura garrantzitsuak diren arren, are garrantzitsuagoa da tarteka labeari begiradatxo bat botatzea badaezpada, makilak erre ez daitezen.
  • Behin denbora igarotakoan, kontu handiz atera behar dira makilak labetik eta itxuroso jartzea komeni da; edalontzi batean makilak zutik jartzea aukera ona litzateke.
          Zalantzarik izanez gero, ikusi hurrengo bideoa.
         
          On egin!



Bideoa: Aloña Beraza (CC by)
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: