Dash lehen Darkcoin edo XCoin bezala ezagututako kriptomoneta da. Bere ikurra da, eta Bitcoinek eskaintzen dituzten ezaugarriak dituen arren, Dash-ek funtzio gehiago ditu, esaterako unean uneko transakzioak (InstantSend), transakzio pribatuak (PrivateSend) eta gobernanza deszentralizatua (DGBB). 
Dash izena Digital Cash izenetik dator eta 2015eko martxoaren 25ean hartu zuen izen hau moneta honek. 2014eko urtarrilean sortu zenean XCoin zen bere izena eta urte bereko otsailean Darkoin izenaz ezagutzera pasa zen. Evan Duffield izan zen kriptomoneta honen sortzailea eta sorreraren lehenengo bi egunetan 1,9 milioi txanpon sortu ziren, Dash-ren egungo alearen laurdena gutxi gorabehera.
Dash-a sortu zenean kriptomoneten mundua iruzurrez betetan zegoen eta moneta hau izan zen garai hartatik bizirik mantendu den moneta bakarretako bat. Dash Core deitzen da monetaren ardura duen taldea eta guztira lanaldi osoko 30 postu sortu dituzte eta lanaldi partzialeko beste 20, bertan jarduten guten bolondresak kontuan izan gabe. Langile hauen soldata Dash-en aurrekontu sistematik dator eta hori dela eta soldatak  ez dira inoiz donazioen edo patrozinioen menpe egongo.
CoinmarjetCap-ek 2017ko ekainean gin zen ikerketaren arabera, hilabete horretan Dash-en bolumena eguneko 100 milioikoa izan zen eta 2018an dagoeneko Bitcoin Talkeko Alcoinik aktiboena zela zioten. Dash beste kriptomonetetatik ezberdintzen dutena honen produktu edo funtzioak dira: InstantSend, PrivateSend eta Masternodes: 

  • InstantSend:  ia berehalako transakzioak ahalbidetzen dituen zerbitzua da. Sistema honen bidez, sarrerak transakzio jakin batean blokeatu eta Masternodes sarearen adostasunez egiaztatzen dira, transakzioa sare osora igorri eta gastu bikoitzaren arazoa saihesteko. Prozesu honek itxarote denborarik gabeko transakzioak ahalbidetzen ditu.
  • PrivateSend: hau CoinJoinen oinarritutako txanponen nahasketa zerbitzua da. Horien artean, masternodoen erabilera webgune bakarraren ordez, nahasketa baten bidez kateatu da masternodo anitzekin, nahasketa mugatuz zenbait izendapen bakarrik onartzera (0,01 DASH, 0,1 DASH, 1 DASH, 10 DASH, etab.).
  • Masternodes: Maila bakarreko Bitcoin sarea ez bezala, Dash-ek bi mailako sarea erabiltzen du. Dash sarearen bigarren maila PrivateSend, InstantSend eta gobernantza funtzioak betetzen dituzten “masternodes” osatzen dute.

Hau da Dash-en ikurra.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: