Etherum, 2014. urtean Vitalik Buterinek, Gavin Wood-ek, Jeffrey Wilcke-k eta Heikoheiko-k  sorturiko sofware irekiko plataforma bat da, blockchain ereduan oinarritzen dena eta bi aldeen arteko kontratu adimenduak ahalbidetzen dituena. Gainera, Etherum platafotmak, ether izeneko kriptotxanpona edo txanpon digitala eskaintzen du, kontu edo txanpon digital ezberdinen artean trukagarria dena. Ulertzeko xamurra ez den kontratu adimendu kontzeptua azaltzeko, adibide erraz batez baliatuko naiz. Imajina dezagun Errealak irabaziko duenaren alde 2500 euro jokatu nahi dituzula eta aldi berean, beste pertsona batek diru kantitate berdina jokatu nahi duela Athletic-aren alde. Lehenengo urratsa zera izango da, pertsona hura eta zuk zeuk Ether izeneko txanpon digitala (kriptotxanpona) kontu neutral batean gordailutuko duzue kontratu adimendu baten bitartez. Futbol partida amaitzean, eta kontratu adimenduak jolasa nork irabazi duen egiaztatu ostean, kontratuak automatikoki 2500 euro edo Ether irabazlearen kontuan gordailutuko ditu.

Etherum-aren xede nagusia Web-a deszentralizatzea izan zen, Web 3.0 delakoa sortuz: inoiz desagertuko ez diren edukien argitalpena, mezu dinamikoak, transakzio seguruak… Bermatuko dituena. Gaur egun ezagutzen dugun web-a berritzea izan zen helburu nagusia, hura deszentralizatuz eta erabiltzailea anonimo bihurtuz.
Aipatutakoak zer onura dakartzan? Onura nagusia, oso segurua dela esango genuke. Izan ere, erabiltzaileen informazio pertsonala ez du arriskurik plataforma honetan, konfidentzialak baitira eta erabiltzaileak berak, edozein momentutan bere datu pertsonalak edo inbertsio funtsak kontsulta ditzakeelako. Horrez gain, plataforma deszentralizatu bat delarik, guztiz gardena da; hau da, ez dago craker arriskurik. Gainera, kostuak murrizteko gaitasuna du, gardentasuna ziurtatuz eta kontratu adimenduen arteko konfiantza areagotuz. Iturria: Coinbase

Amaitzeko, lehen aipatu bezala, kriptotxanpon propioa eskaintzen du: Ether-a. Kriptotxanpon bat zer den? Salerosketa bide digital bat da, askoz seguruagoa. 2009an Bitcoin lehenbiziko kriptomoneta martxan jarri zen, eta ordutik aurrera beste hainbat kriptomoneta agertu izan dira, besteen artean mintzagai dugun Ethereum-a. Sistema honek ez du transakzio kosterik, artekaririk ez baitago; ordainketen denbora murrizten du; eta ez da finantza-eragilerik behar.


































Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: